Itsas animalietan zamalkatzen diren jeinuekin apaindutako tximinia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Itsas animalietan zamalkatzen diren jeinuekin apaindutako tximinia

Piranesi, Giovanni Battista

Mogliano (Italia), 1720/10/04-Erroma, 1778 /11/09

Akuafortea paperean

34,1 x 49 cm (papera) 24,7 x 38,4 cm (orbana)

Piranesi (ezkerreko behe-angelua)

1769

93/6

1993an eskuratua

Camminiren 51 zenbakiko estanpa da hau, izaera pertsonaleko tximinia diseinuen multzo bikainaren barnean, eta originaltasun handikoak dira guztiak ere. Hartan, errepertorio klasiko eta egiptoar ugaria erabiltzen du Piranesik: adarrak; hegoak; idi garezurrak; kornukopiak; medailoiak; palmetak eta errosetak; mentsulak; hieroglifikoak; maskarak, lirak; girlandak eta molorrikak... eta haiekin guztiekin batera, presentzia mitikoak: bakanteak; satiroak; harpiak; zentauroak, marmokak; Baco; Leda; Mitra; Europa; Apolo, jainko zoomorfiko egiptoarrak, sirenak, Merkurioren buruak..., eta animaliak: izurdeak, krokodiloak; dortokak; beltxargak; arranoak... Egia esan, dokumentazio arkeologiko oso bat arkitektoaren zerbitzura, eta erabilgarria eta praktikoa den guztiaren zerbitzura. Erlojuak, kontsolak, mahaiak edo tximiniak izan daitezkeen bezain erabilgarriak -haien artean katalogo honetan aurkezten diren lauak-. Diseinu horietako batzuk gauzatu egin ziren, esate baterako, Burleigh House tximinia (Northampshire), edo Rezzonico kardinal eta senatariarentzat proiektatu zena, gaur egun Minneapolis Institute of Arts zentroan dagoena, baina batik bat, gustu neoklasikoa Europa osoan barrena zabaltzen lagundu zuten. Horren erakusgarri bikaina da tximinia hau, hostoez osatutako girlandekin tximinia alboetan eta izurdeak eta irudi erromatarra duen medailoia txanbranaren erdian. Tximinia buruan, friso jonikoa, itsas munstroen gainean doazen iratxoekin. Eta gustu neoklasikoko pantaila bat suatzekoaren aurrean, ehundura grafiko itxi baina zeharrargiarekin egina, oso trazu erregularren bidez, konposizioan nagusi den deskribapen objektiboaren araberakoak. (Rosa Vives, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 72-75.