Bilduma online eta irudien salmenta
Isole ibaia (Quimperlé)
Beruete, Aureliano de
Madril, 27/09/1845 - Madril, 05/01/1912
Olioa mihisean
50 x 38 cm
A de Beruete (ezkerreko behe-angeluan)
1901
04/1
Victorio Urresti jaunaren dohaintza 2004an
1901eko abuztuan, Beruete Bretainiako (Frantzia) Quimperlé herrira joan zen bizitzera, kostaldetik gertu dagoen ibar batera. Hiria zeharkatzen duen Isole ibaia irudikatu zuen Beruetek, Pont Salé zubitxotik ikusita. Ordutik, ezer gutxi aldatu da zoko hori. Plenairista petoa zenez, Beruetek argiarekiko interes handia zuen. Horrela, ikuspegi honetan, egun argitsua irudikatu zuen. Bertan, eguzkiak bete-betean jotzen du konposizioaren atzealdean dagoen etxe batean, eta horixe da koadroko gunerik argitsuenetakoa. Argitan dauden eta itzalpean diren guneen arteko kontraste ederrak lortu zituen, pintzelkada arinaren teknika zuzena erabiliz eta enpasteak mugatuz. Horretarako, ukitu arinak eman zituen gunerik argienetan. Margolan hau egin zuen garaian, Berueteren estiloa trantsizioan zen; hasierako estilo soil, dotore eta orekatua bazterrean utzi eta inpresionismo sortu berriari heltzen hasi baitzen egilea. Hasieran harengan interesik ez bazuen ere, margolan inpresionistak egin zituen bere azken urteetan. [Ana Sánchez-Lassa]
Bibliografia hautatuta
- Aureliano de Beruete, 1845-1912 [Cat. exp.]. Madrid, Obra social de la Caja de Pensiones, 1983. p. 105.
- Marin Valdés, Fernando Arturo. "Aureliano de Beruete : cartas a Joaquín Sorolla", Liño : revista anual de historia del arte, n° 5. 1985. pp. 30-31.
- Colección Urresti = Urresti Bilduma [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 14.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 166-167, n° cat. 39. (Con el título El río Isole (Qumperlé))
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 112-113.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 112-113.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 112-113.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 166-167, n° cat. 39. (Con el título El río Isole (Qumperlé))
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 166-1679, n° cat. 39. (Con el título El río Isole (Quimperlé))
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 327-329, n° cat. 63. (Con el título El río Isole. (Quimperlé))
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 112-113, n° cat. 78a.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 112-113, n° cat. 78a.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 112-113.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 112-113.
- El Modernismo : de Sorolla à Picasso, 1880-1918 [Cat. exp.]. Laussane, Fondation de l'Hermitage, 2011. pp. 28, 152-153, n° cat. 7.
- Beruete, Regoyos y el paisaje de principios del siglo XX en las colecciones de los ingenieros José Entrecanales y Santiago Corral. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2020. pp. 36-37, il.