Isats espainiarrak loran - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Isats espainiarrak loran

Palencia, Benjamín

Barrax (Albacete), 1894/07/07-Madril, 1980/01/16

Olioa mihisean

65 x 81 cm

B. Palencia (eskuineko beheko angelua)

1951

82/318

1952an eskuratua

1939. urtetik aurrera, Benjamín Palenciak Gaztelako mendien irudiak erakutsi zituen bere koadroetan, eta José Corredor-Matheosek adierazten duen bezala: "lurrari eta bere gorabeherei, harriei eta uztondoei irmo atxikiko zaie, zerbait seguru gisa"; izan ere, "Leku jakin baten transkripzioa baino zerbait gehiago da Palenciaren paisaia, librea beti". Denborarekin "mendiak bere koloreak leherraraziko ditu harmonia berri batekin, gauzen zalapartaren amaiera bailitzan. Estasi horretara deituak daude Benjamin Palenciaren gorriak, horiak eta berdeak", Isats espainiarrak loretan lanean ikus daitekeen bezala. Berrogeita hamargarren urteetako etapakoa da Bilboko Arte Modernoaren Museoan 1952. urtean egindako erakusketan egon zen koadro hau, Palenciaren bikaintasun kromatikoak orduantxe lortu baitzuen heldutasuna eta une gorena, bere koadroetan "pasioa koloreetan isuria" zegoenean, A. M. Campoyk esan zuen bezala. Izan ere, artistak berak, bere pintura zela eta hauxe onartu zuen "Kolore hauek eta lerro hauek, materia bizi gisa ez dira errealistak eta ez diote halako izateari uzten; espazioaren barnean bizi diren munduak dira, pinturaren espazioaren barnean soilik". (Alicia Fernández, 2006)

Bibliografia hautatuta

  • Exposición de pinturas de Benjamín Palencia : Gran Premio de la Bienal Hispanoamericana de Arte [Folleto]. Bilbao, Asociación Amigos del Museo, 1952. n° cat. 18.
  • Gaya Nuño, Juan Antonio. La pintura española del siglo XX. Madrid, Ibérico Europea de Ediciones, 1972. pp. 292-296.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 93. (Con el título Piornos en flor).
  • De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 106-107.
  • Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 224.
  • Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 86-87.
  • Paisajea Bilboko Arte Eder Museoko Bilduman : Regoyosetik Canejara = El paisaje en la Colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao : de Regoyos a Caneja [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2006. pp. 58-59.
  • Paisajes esenciales [Cat. exp.]. Huesca, Centro de Arte y Naturaleza-Fundación Beulas, 2007. pp. 48-49
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 292-293, n° cat. 171.