Bilduma online eta irudien salmenta
Irun inguruak
Montes Iturrioz, Gaspar
Irun (Gipuzkoa), 27/01/1901 - Irun (Gipuzkoa), 24/11/1998
Olioa mihisean
86,5 x 100,3 cm
MONTES ITURRIOZ (eskuineko beheko angelua)
1927
82/91
1932an eskuratua
Hasieran, pinturan jarduera profesionala garatzeko bide bakarra erretratuak egitea zela uste bazuen ere, une horretan Salísen eragin paisajistari men egin zion, eta, hark bezala, genero hori landu zuen bere margolan gehienetan. Paisaiara egindako hurbilketa konstruktiboan, Parisen ezagutu zuen Cézannerekin dituen zorrak antzematen dira, baina, batez ere, haren jarrerak berriro interpretatu zituzten margolariekin zituenak. Horra hor Ramiro Arrue eta Daniel Vázquez Díaz.
Irun inguruak epealdi horretakoa da. Ingurune hurbilenari buruzko hausnarketa poetikoa da, eta, Cézanneren osteko ikuspegiaren eraginpean, nolabaiteko atenporalitatea ematen dio naturala geometrizatzean. Margolanean, garai hartan artistak konposizioaren eta koloreen arloan zeuzkan ezaugarriak agertzen dira: bidearen eta zubiaren horizontalaren beste aldean zuhaitz biluziek trazatutako bertikalen erabilera iraunkorra eta ilunabarreko urrekoloreko argi leunak argiztatutako berdeen eta lurren intonazio epelak. Euren artean, baserri zuria nabarmentzen da. [Mikel lertxundi]
Bibliografia hautatuta
- Segunda Exposición de Artistas Vascongados : organizada por la Junta del Museo de Arte Moderno de Bilbao, 15 de mayo a 15 de junio 1932 [Folleto]. Bilbao, Museo de Arte Moderno, 1932. n° cat. 54.
- "Cuales fueron los dieciseis cuadros enviados por los rojos al Extranjero, otros trece han sido encontrados en el Carlton", Hierro. 28 de septiembre de 1937. p. 3.
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía del visitante. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaína, 1977. p. 339.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 87. (Alrededores de Irún).
- Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 153.
- Kortadi Olano, Edorta. Euskal margolariak Aurrezki Kutxen bildumetan IV = Pintores vascos en las colecciones de las Cajas de Ahorros IV. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa ; Gipuzkoa Donostia Kutxa ; Caja Vital Kutxa, 1994. p. 28.
- Gaspar Montes Iturrioz [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Ayuntamiento de Irún, 2002. pp. 51, 76.
- Paisajea Bilboko Arte Eder Museoko Bilduman : Regoyosetik Canejara = El paisaje en la Colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao : de Regoyos a Caneja [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2006. p. 66-67.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 109.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 109.
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 252-253, n° cat. 79.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 109, n° cat. 56.
- Berruguete, Ana. Daniel Vázquez Díaz, entre tradición y vanguardia [Tesis doctoral]. Madrid, Universidad Complutense, 2015. p. 334.