Irudia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Irudia

Palazuelo de la Peña, Pablo

Madril, 1915/10/08-Galapagar (Madril), 2007/10/02

Olioa mihisean

126 x 90 cm

P. Palazuelo ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

1955

04/843

2004an eskuratua

Irudia margolanean, ageri-agerikoa da hasiera batean Palazuelok zor handia duela kubismotik eratorritako eta Jacques Villonen artera hurbildutako pinturarekin. Villon, hain zuzen ere, Section d'Or mugimenduko teorialari nagusia zen, eta, haren eraginpean, kubismoa bete-betean hedatu zen 1912. urtean.

Mihisea kolore beroen erakusgarri dotorea da. Horrez gain, mugimendu handikoa ere bada. Kurbak eta angeluak uztartzean, Villonen lan batzuk dakarzkigu gogora, eta beraren estetika sendotutako balio abstraktuetan dago oinarrituta. Palazuelo Espainiako abstrakzioko aitzindarietakoa izan zen gerra osteko urteetan, eta eragin handia izan zuen XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako lehen urteetako abangoardian, Chillidaren, Oteizaren, Basterretxearen, 57 Taldearen eta Balerdiren lanetan egiaztatzen den bezala. Irudia margolanean, berrogeita hamarreko hamarkadako euskal abangoardiako zenbait lanen hazi morfologikoa dago, eta, ebakiduren zein forma geometrikoen arteko jokoaren bitartez, osteko eskulturako zenbait adierazpenprozedura iragarri zituen. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Grohmann, Will. "Une visite", Derrière le miroir, n° 73. 1955. (Con el título Imagen). N° cat. 16
  • Esteban, Claude ; Palazuelo, Pablo. Palazuelo. Paris, Maeght, 1980. p. 31.
  • Mil novecientos once, mil novecientos sesenta y siete [Folleto]. Madrid, Galería Nieves Fernández, 1991. pp. 18-19, 29, sin n° cat. (Con el título Imagen)
  • Palazuelo : proceso de trabajo [Cat. exp.]. Barcelona ; Bilbao, Museu d'Art Contemporani de Barcelona ; Museo Guggenheim Bilbao, 2006. pp. 80, 322, sin n° cat. (Con el título Imagen)
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 184-185.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 184-185.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 184-185.
  • Palazuelo : proceso de trabajo [Cat. exp.]. Barcelona ; Bilbao, Museu d'Art Contemporani de Barcelona ; Museo Guggenheim Bilbao, 2006. pp. 80, 322, sin n° cat. (Con el título Imagen)
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 60-61.
  • Viar Olloqui, Javier. "Palazuelo eta euskal artea : Irudia margolanean oinarritutako hausnarketak = Palazuelo y el arte vasco : reflexiones a partir de Imagen = Palazuelo and the basque art : Thoughts on Image", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 257-303.
  • Torre, Alfonso de la. Pablo Palazuelo : París, 13 Rue Saint-Jacques, 1948-1968 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Juan March ; Arte y Ciencia, 2010. pp. 83, 293.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 184, n° cat. 131a.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 184, n° cat. 131a.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 184-185.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 184-185.
  • Torre, Alfonso de la. Pablo Palazuelo : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona, 2015. p. 116, n° cat. 63, P-1955-1.
  • Viar, Javier. Hijos de la angustia. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2019. pp. 27-31, 33, 35, 98, il.
  • Mendiburu : materia y memoria [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2021. p. 288, il.