Intxixu - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intxixu

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Brontzea

222,7 x 104 x 31 cm

Monograma: NB, elkartuta (ezkerreko behealdea, oinarria)

1973

XX. Mendearen hirugarren laurdena

82/221

1973an eskuratua

Intxixu-Basa-deabrua serie hori osatzen duten piezetako baten brontzezko bertsioa da. Kubismoko eta Afrikako kulturako eraginak dituenez, eskultura primitibotik eratorritako eskultura garaikidearen espirituari eusten dio, XX. mendeko artean hainbatetan gertatzen den bezala. Ezaugarri totemikoek bere horretan diraute, baina, serie osoan gertatzen den bezala, irudimen handiko diseinu-askatasunaren barruan daude eta bi dimentsioetarantz jotzen dute. Intxixu haitzuloetan edo mortuetan bizi zen jeinuaren edo aztiaren izena da. Eskulturaren formek estilizazio handiz jaso nahi dute ezaugarri magikoak eta apaingarri sakratuak dituen irudi antropomorfikoa, xamanen erritua egin nahian, beharbada. Bestetik, ordea, intxixu hitza oraindik zenbait erabileratarako dirauten antzinako objektuak izendatzeko ere erabiltzen da; esate baterako, falkak, ezpelezko puntzoiak, larakoak, arrasteluak edo zenbait ziridun sardea (belarra mugitzeko erabiltzen da). Adiera horren aurrean, eskultura bera eraldatu egiten da, adar handiko sardea ere badela dirudielako. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 139. (Con el título Intxisu).
  • Basterretxea : antologica [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Cultura, Dirección General de Bellas Artes y Archivos, 1987.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 129.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 129.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 237-239, 241-242, 245, n° cat. 131.