Bilduma online eta irudien salmenta
Intsentsurako kutxa, urrelili eta paulowniekin
Anonimo japoniarra, XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera
Laca urushi y makie sobre madera
6,7 x 11 x 9,3 cm
82/966
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Intsentsurako kutxa txikia. Kaxaren gorputzean sartutako metalezko oinean (okikuchi deritzo) ahokatzen da estalkia. Barruan kakego deritzon erretilu txikia dago, metalezko oin berean ahokatzen dena. Bi aldeetan kaxa lotzeko eta ixteko lokarriei leku egiteko uztai bana. Oso iluna da gainazala. metalaren ehundura imitatzen du, eta makie teknikaren bidez landutako urreliliaren eta hiru hostoko paulowniaren loreen arketipoak dira azaleko motibo apaingarriak. Finagoa izan zitekeen marrazkia. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 389-390, n° cat. 119.