Intsentsurako kutxa, tsuba formakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, tsuba formakoa

Anonimo japoniarra. XIX. mendea

Egur lakatua

1,4 x 8,5 x 6,9 cm

Yoshitaka (en el tsuba superior)

XIX. Mendea

82/1009

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Intsentsurako kutxa txikia, japoniar sable edo ezpata sagarraren (tsuba) formakoa. Palacio Bildumak badu tsuba sorta interesgarri bat, eta beraz, guk uste dugu José Palaciok kaxa lakatuaren formako bat eduki nahi izango zuela bere bilduman. Lehen aipatutako haize musika tresnaren formarekin landutakoan (kat. 108) bezala, bikoiztuta dago motiboa baita kaxa honetan ere, hein batean gainjarrita dauden bi esku babesgarri profil konplexu bakarra eratuz. Motibo tradizionala da, eta diseinuren ikuspegitik antzekoa den beste bat ezagutzen da Walters Art Museum (Baltimore, Estatu Batuak) museoko bilduman. Azpiko ezpata sagarra paisaia batez dago dekoratuta, olatuak urre koloreko hondartzara ari dira iristen. Gainekoak burdinaren ehundura du. Apaingarri gisa, ezpata sagarraren ustezko egile maisu errementariaren izenari erreferentzia egin liezaiokeen izena irakur daiteke. Era berean, dekoraziozko motibo gisa, loretan dagoen gereziondo baten adar bati putz egiten ari zaion giza irudi bat, gerrarako gunbai (kapitain nagusiak horrekin gidatzen ditu maniobrak guduan) haizemaile bat eta edateko ontzi bihurtutako kuia gorria. Barruko aldea nashiji teknikarekin tantotuta dago, baina ez oso modu trinkoan. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 377, 530, n° cat. 112.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
  • Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.