Bilduma online eta irudien salmenta
Intsentsurako kutxa, mertxika formakoa
Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera
Lakatua
3,5 x 8,7 x 8,6 cm
XIX-XX. Mende amaiera
82/1090
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Mertxikaren perfilaren formako kaxa txikia. Estalkian txinatar printzesaren itxura duen emakume bat ikusten dugu, fenix hegaztiaz lagunduta,mertxikez beteriko azpila du, estimu handiko fruitua baita taoismoan. Txinako mitologiaren araberako giroa gogorarazten digu pasarteak. Urre hauts finez estalita dago, eta geruza horren gainean laka beltzez eta gorriz margotu du egileak, karraskatu ere egin du hondoko urre kolorea agerian uzteko, tradizio handiko txinatar teknika bati jarraiki. Nola barruko hala kanpoko azalera nashiji deritzon teknikaren antzeko tratamendu batez landua da, traketsago baina. Ez da kalitate handiko obra. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 404, n° cat. 128.