Bilduma online eta irudien salmenta
Intsentsurako kutxa, landare motiboekin
Anonimo japoniarra. XVIII-XIX. mendeak
Egur lakatua
5,4 x 6,7 x 5,4 cm
XVIII-XIX. Mende
82/1048
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Kaxa txikia. Aurrekoan bezala, estalkiaren azalera gorputzarena baino handiagoa da, eta beraz, kaxaren gorputza estalita ageri da goiko aldean kabuse-buta deritzon sistemaren bidez. Behekoan bi uztai ditu bertatik lokarria pasarazteko eta multzoa lotzeko. Eskuarki intsentsua gordetzeko dira gisa honetako objektuak. Beheko piezaren zati handienean, batik bat lau ertzetan, oihal gorri baten ehundura imitatzen duen tratamendua hautematen da. Sumiaka deritzo dekorazio mota horri. Batez ere estalkira biltzen da landareen eta loreen bidezko dekorazioa (astigarraren loreak eta lirio, kamelia, urrelili, gereziondo eta aranondoen loreak). Urrezko partikula xehe-xeheekin tratatutako hondo urrekararen aurrean ageri dira motibo horiek urre kolorez apaindurik makie teknikari jarraiki. Teknika horren arabera, urre eta zilar hautsak proportzio ezberdinetan nahasirik lortzen ditu egileak tonalitate ezberdinak. Urrezko zati karratu txikiek itxura aldatzen laguntzen dute dekorazioa biziagotzen duten hein berean. Nakarrezko zati txertatu batzuen bidez daude irudikatuta bi lore. Marrazkia fina bezain dotorea da. Urre hautsarekin tantotuta dago barnealdea, eta behe aldean makie teknikaren arabera landutako urreliliaren formako botoi bat dago, segur asko geroago erantsia, XIX. mende amaieran; haren itxurak ez du inolako antzik kanpoko dekorazioarekin.
Antzeko kaxa bat dago Victoria & Albert Museum (Londres) museoan, George Saltingen bildumatik iritsia da. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 90, n° cat. 59.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 385-386, 528, 532, 536-537, 555, n° cat. 117.