Intsentsurako kutxa, Konjaku ipuinen eszena batekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, Konjaku ipuinen eszena batekin

Anonimo japoniarra

XIX. mendearen amaiera

Laca urushi y makie sobre madera

1,6 x 7,4 x 6,2 cm

Posterior a 1884

82/974

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Intsentsurako kutxa txikia. Estalkia ahoan egokitutako metalezko oin baten (okikuchi) bidez ahokatzen da kaxaren gorputzean. Laka beltzaz tratatuta dago gainazal osoa, eta geruza horren gainean, soilik estalkian, makie teknikaren bidez (urrearen eta zilarraren hautsak proportzio ezberdinetan nahasita lortzen dira tonalitateak) landutako dekoraziozko pasarte bat dago irudikatuta. Konjaku Ipuinetako (XII. mendekoak) istorioetako bati dagokio, Fujiwara Yasumasa noblea, poeta eta ezpatari fina (958-1036) du protagonista. Urriko gau batean, txirula bat jotzen ari zen Yasumasa. Hura ikustean, lapur bat segika hasi zitzaion noblearen luxuzko jantzia osteko xedearekin. Hala eta guztiz ere, Yasumasak transmititzen zuen handitasuna eragozpen handia izan zuen lapurrak, ez zion eraso. Lapurraren presentziaz eta bere asmoaz oharturik, Yasumasak bere etxerako gonbita egin zion eta jantzia eskaini zion, baina beldur ezezagunak harturik, ziztu bizian alde egin zuen ohoinak. Kondaira oso aspaldikoa den arren, pasartea oso ezaguna egin zen Tsukioka Yoshitoshik (1839-1892) 1884an egindako margolan bati esker. Oso-oso arrakastatsua gertatu zen, eta handik gutxira pasarte horretan oinarritutako kabuki antzezlana antolatu zuten. Kaxa hau japoniar gizarteak istorio horren inguruan bizi izan zuen modaren esparruan kokatu behar da. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 393-394, 528, 532, n° cat. 121.