Intsentsurako kutxa, kôdô fitxen motiboekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, kôdô fitxen motiboekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendea

Lakatua

1,9 x 7 x 7 cm

XIX. Mendea

82/1015

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Bikain landuta dago intsentsurako eta kodo deritzon jolaserako (usainak asmatzean datza) kutxa hau. Fitxa txiki batzuekin (kofuda deritzon zur lakatua) apainduta dago estalkia. Hain zuzen ere jolas horretan erabiltzen dira fitxa horiek, kolore berdeko karratuan sartzen dira, orisue deritzon paperezko erretiluan. Motibo bera ikusten dugu estalkiaren ifrentzuan.
Kodoaren mundu sofistikatuan oparo landutako lakazko pieza batzuk erabiltzen dira, este baterako, labetxoak, kaxa txikiak, fitxak eta abar.
Urre koloreko (kinji) gainazalaren gainean, makie teknikari jarraiki dago landuta kaxako dekorazioa. Urre eta zilar hauts proportzio ezberdinak erabiltzen dira tonalitateak aldatzeko, eta zilarraren proportzioa handiagoa den nahasketetatik eratorriak dira gune berdeenak. Kaxaren barnealdea urre hautsez (nashiji) tantotuta dago trinkoki. Pieza hau ezin hobe landuta dagoela esan behar da. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 379-380, 528-529, 532-534, 555, n° cat. 114.