Intsentsurako kutxa, irisarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, irisarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Laca urushi y makie sobre madera

5 x 7 x 7,6 cm

82/976

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Intsentsurako kutxa txikia. Estalkia kaxaren gorputzean sartutako metalezko oinean (okikuchi deritzo) ahokatzen da. Pieza horien bidez estalkia eta kaxaren gorputza plano berean elkartzen dira, aikuchi deritzo sistema horri. Urmael bateko lirio loreen bidezko dekorazioak argi eta garbi du jatorria Ogata Korin (1658-1716) artista ospetsuaren lanetan, hots Rimpa estilokoa da obra. Meiji Aroan, Europan arrakasta handia zuelako, gisa honetako lakazko objektu asko eta asko landu zituzten esportatzeko, tartean aztergai dugun kaxa hau. Rimparen bereizgarri nagusia bere diseinu ausarta da, nakarrezko zati handiak (raden) eta berun zatiak txertatu baititu egileak piezaren azalean erliebe nabarmen bat sorraraziz (zogan teknika). Azalean lirio loreak eta kaxaren aldeetan zortzi zubi (egiazki urmaelaren gainean sigi-saga paratutako zortzi ohol) ikus daitezke. Itxura batean denak egiten dio erreferentzia Iseren Ipuinetan (X. mendea) jasotako poema bati, nahiz eta ikonografia hau Korinen kaxa lakatu ezagunetik abiatuta kodetu eta finkatu zen.

Kaxaren barruko aldea dentsitate apaleko tantotuekin (nashiji) tratatuta dago, eta kanpoko hondoan bost karakteretan irakurtzen da Sei-Sei-Korin-zo, hots, Korin maisuak egina. Gisa honetako sinadura, egiazki Korini ez dagokiona, oso arrunta da Rimpa estiloko obretan. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 351, 387-388, 528, 532, 536, 538, fig. 112, n° cat. 118.