Bilduma online eta irudien salmenta
Intsentsurako kutxa, gunbai abaniko formakoa
Anonimo japoniarra. XIX. mendea
Laca urushi, hiramakie, takamakie, kirigane, kinji y nashiji
3,3 x 10,5 x 6,6 cm
82/968
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Intsentsurako kutxa txikia, formaz obalatua, uhinaren formako inguruarekin. Azalaren gainean jatorrian gudua gidatzeko balio zuen gunbai-uchiwa deritzon haizemailea proiektatzen da. Haizemailearen gainean itsas ikuspegi bat, olatu handiekin, gainean bi kurrilo hegan. Estalkiaren gainerako azalean mendi batzuk hautematen dira urrunean laino artean, eta pinuak lehen planoan.
Urre hautsaren tamaina ezberdinak eta urrezko zati karratu txikiak (kirigane) erabili dira. Era berean, bestelako tonalitateak lortzeko, urre eta zilar hautsak nahasi dira proportzio ezberdinetan. Urre hautsez (nashiji) modu trinkoan tantotuta dago barruko aldea. Oso ongi tratatuta dago erabilitako teknika, nahiz eta dekoraziozko motiboek eredu tradizionalari erantzuten dioten. (Yayoi Kawuamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 350, 374, 528, 531, 533, 535, 554, fig. 111, n° cat. 110.