Inroa, urrelilien artean dagoen basurdearekin, eta ojimea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, urrelilien artean dagoen basurdearekin, eta ojimea

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Lakatua

5 x 7,6 x 2,2 cm

XIX. Mende amaiera

82/1032

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Barnean hutsune bakarra duen inroa, lurzoru harritsuan hazten diren lorez beteriko urrelili landareez oparo dekoratua, landareen artean mutur handiko basurde bat dagoela. Makie teknikari jarraiki (urrearen eta zilarraren hautsak nahasita) ongi landuta daude. Urrezko tantotuekin dago adierazita lurzorua (nashiji) eta nakarrezkoak dira hosto eta lore batzuk (raden deritzon teknika). Urrezko zati karratuak (kirigane) erabili ditu egileak harriak irudikatzeko. Oso ongi landutako pieza apaingarria da, segur asko Meiji Aroan egina esportatzeko asmoarekin. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 82, n° cat. 52.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 446, 536, 547, n° cat. 155.