Bilduma online eta irudien salmenta
Inroa, udazkeneko landareekin
Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera
Egur lakatua
8,2 x 5,2 x 2 cm
Firma apócrifa: Sekikawa saku y un sello Katsunobu
XIX-XX. Mende amaiera
82/1531
María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Lau kaxako inroa, laka beltzez tratatua eta urre hautsez tantotuta. Makie teknikarekin eta nakarrezko inkrustazioekin (raden) landuta dago dekorazioa. Udazkeneko zazpi landare deituetatik bost ageri dira dekoraziozko motibo gisa: japoniar hirusta (hagi), zilar koloreko belarra (susuki), aihen-belarra (kudu), basa krabelinak (nadesiko) eta belar bedeinkatua (ominaesi). Landareak alde batean guztiz bilduta hazten dira, eta zurtoin batzuk beste alderaino daude proiektatuta. Oso modu eraginkorrean erabili ditu egileak nakarrezko zati koloredunak, zati landuak eta txertatuak, sinfonia kromatiko ederra sortu du horrenbestez.
Beheko estalkian hiru karaktere bereizten dira, Sekikawa saku irakurri behar da, hau da, Sekikawak egina. Ondoan, txongilaren formako zigilu bat dago, eta bertan Katsunobu irakur daiteke. Edo Aroaren bigarren erdialdean, bazen inroak lantzen zituen Sekikawa Katsonubo izeneko lakatzaile bat, baina ezer gutxi dakigu hari buruz. Gainera, geroagoko aro batera eramaten gaitu obra honetako apaindurak, Meiji Arora, alegia. Horrenbestez, egilea Sekikawa Katsonubo lakatzailea ez dela ondorioztatu dezakegu, eta sinadura hori obrari antzinatasun handiagoa emateko saioa dela. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 82, n° cat. 50.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 465, 536-538, 549, n° cat. 172.