Inroa, txolareekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, txolareekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendea

Banbu lakatua

8,7 x 4,7 x 4 cm

82/1076

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Bi kaxako inroa, ohi ez bezala banbuaren tutu formako gorputza aprobetxatzen duena. Hainbat uztai ditu alboetan haietatik lokarria igaroarazteko. Makie urrekara teknikarekin dekoratuta dago banbuaren berezko hondoaren gainean (ijimakie deritzo teknika horri), udaberria iritsi dela iragartzen du. Goiko aldean, urtzen ari den elurrak artean erdi estalirik ditu banbuaren adarrak, eta beheko aldean txantxangorri batzuk ageri dira hegan. Zilar hautsarekin landuta dago elurra; gau egun itxura gris iluna du, baina jatorrian distira zilarkarak eskainiko zituen. Urre eta zilar hautsak proportzio ezberdinetan nahasirik lortzen dira banbuaren hostoen urre tonalitate ezberdinak. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 86, n° cat. 55.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 356, 442, 528, 548, n° cat. 151.