Inroa, tximinoekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, tximinoekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen bigarren erdia

Lakatua

8,6 x 4,8 x 2,5 cm

XIX. mendearen bigarren erdia

82/1012

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Bost kaxako inroa, urrez apaindutako laka beltzaz landua. Ibaiertz bateko harri batzuen gainean tximino bat dago makurtuta, beste bat ibaian nabigatzen ari dela txaluparena egiten dion enbor batean eta makila luze batez baliaturik. Japoniako landa eremuan bizi ohi den animalia da tximinoa, protagonista da ipuin askotan. Japoniako betiko kultura hori islatzen du eszena honek. Makie teknikari jarraiki dago landuta dekorazioa, urre eta zilar hautsak proportzio ezberdinetan nahasirik tantotuta, alegia. Urre tamaina ezberdinak (nashiji eta hirame) eta zati karratuak (kirigane) erabiltzen dira. Ez da teknika handiko obra bat, baina graziaz beteak dira tximinoen espresioak. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 453, 529, 533, n° cat. 162.