Bilduma online eta irudien salmenta

Inroa, txabolarekin
Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera
Lakatua
9,4 x 4,9 x 2,6 cm
XIX. Mende amaiera
82/1085
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Ohi baino kaxa gehiago dituen inroa, sei alegia. Laka beltzez tratatua da oso-osorik, gainean landako etxola bateko lastozko teilatua eta hegaztiak harrapatzeko saski bati eusten dion paldo ezin luzeagoa daudela irudikatuta. Inguruan bi txori hegan. Makie teknikari jarraiki daude landuta dekoraziozko motiboak, hots, urre eta zilar hauts mota eta tamaina ezberdinak nahasirik: nashiji, hirame eta kirigane. Ongi asko irudikatuta daude lastozko teilatu zahar baten tonalitate marroiak. Xehetasun batzuk nakarrezko eta berunezko zatitxoak txertatuta daude landuta. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 450, 530, 536-538, n° cat. 159.