Bilduma online eta irudien salmenta

Inroa, ontzi eta ontzi-zainarekin
Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera
Egur lakatua
9,1 x 4,9 x 2,6 cm
XIX. Mende amaiera
82/1020
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Bost kaxako inroa, laka beltzez tratatua eta makie teknikarekin (urre hautsa) eta nakarrezko pieza txertatuekin (raden) dekoratua. Hondo beltzaren aurrean ontzi txiki bat ikusten dugu diagonalean proiektaturik, arraunean sendo ari den txalupariarekin. Arraunlariaren kapela, nakarrezkoa, oro erakargarria da kromatismoaren ikuspegitik. Txalupa gauez ari da nabigatzen hiru eguneko ilargipean eta ihien artean. Egilea Rimpa estiloaren jarraitzailea dela salatzen digute konposizio ausartak eta raden teknikaren erabilera eraginkorrak. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 84, n° cat. 53.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 462, 534, 536, 546, n° cat. 169.