Inroa, mitxoletekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, mitxoletekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Lakatua

6,3 x 4,8 x 2,4 cm

Firma apócrifa: Gyonen nanaji, Tsuchida Soetsu

XX. Mende amaiera

82/1029

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Lau kaxako inroa, kolore marroi eta gorriko lakarekin tratatua eta mitxoletekin apaindua. Ausarki daude irudikatuta lore bat eta makie teknikarekin landutako lau ernamuin, nakarrezko inkrustazioekin (raden). Ogata Korin margolariaren estiloaren oinordekoa da inolaz ere. Rimpa deritzo estilo horri, Meiji Aroan ezagutu zuen bere goren unea, honakoa bezala esportatzeko objektu lakatuak egiteko lantzen baitzuten estilo hori.

Inroaren beheko estalkian Gyonen nanajūichisai, Tsuchida Soetsu inskripzioa irakur daiteke, hau da, Hirurogeita hamaika urte ditudala, Tsuchida Sōetsu. XVIII. mende hasieran bizi izan zen lakatzailea zen, eta bere adina adierazten zuen azken urteetan landu zituen obretan. Imitazio bat da honakoa. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 460-461, 529, 536, 538, 546, n° cat. 168.