Bilduma online eta irudien salmenta
Inroa, Hotei jainkoaren irudiarekin
Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera
Laca urushi y togidashimakie
7,6 x 6,4 x 2,3 cm
82/977
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Lau kaxako inroa, erliebeduna, togidashimakie teknikaren bidez landua. Oso hondo ilunaren aurrean Japoniako zortearen zazpi jainkoetako bat dago irudikatuta, Hotei, bere bereizgarriekin --zaku handi bat eta gunbai haizemailea--, giza itxurako lau azeri lagun dituela. Edo Aroaren erdialdeko obra dela ematen du, baina pieza zaharrago baten itxurak egiten dituen Meiji Aroko pieza da egiazki. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 443, 528, 530, n° cat. 152.