Bilduma online eta irudien salmenta

Inroa, hontzarekin
Ittokusai, Ishii. XIX. mendearen bigarren erdia
Japonia, 1835-Japonia, ?
Lakatua
7,9 x 5,8 x 2,6 cm
Oju, Ittokusai-utsusi
XIX. mendearen bigarren erdia
82/1013
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Hiru kaxako inroa, erabat urrezko hauts maluta finekin tratatua (nashiji). Makie teknikari jarraiki landuta daude dekoraziozko motiboak, hots urre eta zilar hautsak nahasirik. Alde batean hontz bat ikus dezakegu kolore griseko eta forma konplexuko oinarri batean pausaturik, oinarri hori segur asko eztainuaren hautsaz egina dela, eta beste aldean, hodeiek eta hegan ari diren bi saguzarrek erdi ezkutaturiko ilargi beteko gaueko eszena bat.
Ilargiaren aldean bi izen irakurtzen dira: Oju eta Ittokusai-utsusi (Ittokusaik kopiatua), Oju dela zirriborroa prestatu zuen margolaria eta Ittokusai hura kopiatu zuen lakatzailea. Maruyama Okyo (1733-1795) margolari ezagunaren ikasleen artean bazen Kinoshita Oju izeneko bat. Bestalde, inroaren munduan lan egin zuen Ittokusai izeneko lakatzailea ezagutzen da. Ishii Ittokusai da haren izen osoa (1835-?). Obra hau hark egina izan liteke Ojuren margolan batetik abiatuta. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 449, 529, n° cat. 158.