Bilduma online eta irudien salmenta
Inroa, hezegune baten eszenarekin
Anonimo japoniarra
XVIII-XIX. mendeak
Egur lakatua
7,1 x 5,3 x 2 cm
XVIII-XIX. Mende
82/1529
María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Lau kaxako inroa. Alboetan lokarria jartzeko uztaiak ditu. Tamaina ezberdineko urre hautsez (nashiji eta hirame) erabat tantotuta dago. Giro lainotsuko eszena hezea irudikatzen da, bertan arrantzale bat txalupa batean nabigatzen ari dela. Eszenak jarraipena du beste aurpegian, eta aurpegi horretan bi antzara ageri dira ibaiertzean. Elementu horiek irudikatzeko urre kolorea emateko makie teknika baliatu zuen egileak, hots, urre eta zilar hautsak nahasi zituen urre tonalitate ezberdinak azaltzeko. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 441, 533, n° cat. 150.