Bilduma online eta irudien salmenta

Inroa, gorteko eszenarekin
Tokujo, Shokasai
Japonia - Japonia
Lakatua
8,4 x 5,8 x 1,8 cm
Shokasai (松,花,齋,)
XIX-XX. Mende amaiera
82/1533
María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Lau kaxako inroa, formaz obalatua, urre hautsez (kinji) erabat estalita. Urrezko geruzaren gainean gorteko gizon bat ageri da goi mailako beste gizon batez lagundurik, atzean haren ezpata eta eguzkitakoa daramatzaten bi morroi. Kanpoan daude, pinu eder baten azpian, urrunean hegan ari diren kurrilo batzuei begira; inroaren beste aurpegiko eszenan ageri dira kurrilo horiek, baita eserita dagoen bosgarren pertsonaia bat ere. Bestalde, badira zumezko kaiola batzuk, eta beraz, antza norbaitek askatu berri ditu kurriloak. Makie teknikaz landutako dekorazio fina du, egileak urre hautsaren tamaina ezberdinak erabili ditu eta zilar hautsarekin nahasi ditu ñabardura kromatikoak sorrarazteko. Pertsonaien aurpegiak aurrez landutako eta txertatutako hezurrezko pieza txikiekin landuak dira, zogan deritzo teknika horri.
Estutxearen beheko estalkian hiru karaktere ikusten dira, Shokasai irakurri behar da. Badakigu Shokasai Tokujo izeneko lakatzaile bat izan zela Meiji Aroan, eta inroak lantzen zituela. Badira hark landutako ale batzuk, formaz obalatuak eta erabat urreztatuak, honakoa bezalakoak.
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 464, 530, 533, 535, 537, 550, n° cat. 171