Bilduma online eta irudien salmenta
Inroa, euri paisaiarekin eta etxearekin
Jokasai, Yamada. XIX. mendearen bigarren erdia
Japonia - Japonia
Lakatua
9,4 x 5,1 x 2,7 cm
Jokasai y un sello
XIX. mendearen bigarren erdia
82/1093
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Lau kaxako inroa, oso-osorik urre kolorez dekoratua. Aurpegi batean landa eremuko etxe bat ikus daiteke pinu eder baten ondoan; bestean, ibai bat mendien artean, erdian zubi bat. Ez dago jarraipenik bi aurpegien arteko irudietan, baina xehetasun handiz daude biak deskribatuta makie teknika egokia aplikatu zuelako egileak, hots, urre hauts mota eta tamaina ezberdinak nahasi zituelako eta hauts horiek zilar hautsarekin proportzio ezberdinetan nahasi zituelako. Bikain adierazita daude uren jarioa, askotariko zuhaitzak, giro lainotsua, urruneko zuhaitzak eta beste xehetasun batzuk.
Beheko aldean hiru karaktere eta txongilaren formako zigilu bat antzematen dira, Jokasai irakurri behar da. XVII. eta XIX. mende bitartean, gutxienez zortzi belaunaldi bildu zituen Yamada Jokasai izeneko familia bat izan zen. Denek lan egin zuten Tokugawatarren arte giroan. Baina ez da izen hori zigilu batez lagundurik ageri duen beste alerik ezagutzen, eta horrek halako zalantzak sorrarazten ditu piezaren benetakotasunaren inguruan. Bestalde, Kajikawa familiako lakatzaileekin estu lotuta dago txongilaren marka. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 451, 528, 530, 532-533, 535, n° cat. 160.