Bilduma online eta irudien salmenta
Inroa, arrain eta moluskuekin
Anonimo japoniarra. XIX. mendea
Lakatua
7 x 6,7 x 2,5 cm
XIX. Mendea
82/1075
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Hiru kaxako inroa, laka gardeneko geruza batez tratatua, zuraren zainak agerian uzteko. Moztutako eta txertatutako materialekin landuak dira dekoraziozko motiboak. Alde batean oso modu errealistan dago irudikatuta bolian landutako olagarroa, bikain landua, azalera makotuari ongi doitua. Ondoan molusku unibalbo bat du, zurean landua da eta ondoren txertatua. Beste aurpegian, txertatuta ere, krabarroka bat, otarrainxka bat eta itsas karakol bat daude landuta. Aurrenekoa beira polikromatuz egina da, beste biak laka koloreztatuaz. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 455, 528, 530, 538, 548, n° cat. 164.