Ilargi Amandre - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ilargi Amandre

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Haritza

194 x 42,2 x 40,5 cm

1972

10/498

Artistaren dohaintza 2010ean

Irudi emea da, buru edo erretratu bat, hain zuzen. Serie osoko obrarik dotoreenetakoa da, batetik, dimentsio handikoa delako, eta, bestetik, konposizioa oso harmoniatsua delako. Indarra, seriotasuna eta sakontasuna adierazten du; eta, artistaren iritziz, eskulturarik "afrikarrena" da. Adierazpena forma plastikoan dago txertatuta, hau da, lurrunkorra dena alde sentikorrean dago txertatuta. Era berean, gau ilun eta hutsaren ikurra da. Lan hau monumentuen taldean sartuko genuke. Hemen, oinarrizkotasun tribalaren alderdi totemikoa agertzen da, gurtzeko eta kultua emateko objektu gisa, paganismoaren eta sinesmenaren arteko borroka gogorra zegoen garai batean; denbora mitikoaz ari naiz (denboraz kanpo), ez eskultura egin zen denboraz. Argizari beltzak areago indartzen du adierazpen hori. Bere egituraren sorburua kuboide bat da. Kuboidearen alde bakoitza lantzeko, ebakidurak egin dira, eta higatuz eta hustuz joan da. Era horretan, konkor gehien duen eskulturetako bat lortu da. Goiko formak (masa trinko eta astun batek) duen itxura poetikoak kontrastea sortzen du oinarriarekin, ia ezer landu gabe dagoen zurezko ohol edo zutabe bat baita. Oinarriak eskultura osatzen duten osagai gisa hartzeak tesirik existentzialistenak sendotzen dituzten irakurketak sorrarazi ditu. Beren oinarrietatik isolatuta edo oinazpiko edo plinto neutroen gainean dauden goiko formen irudimenak eskulturak ulertzeko hipotesi bat eratuko luke, eta hipotesi horrek neurri batean formek beraiek duten esanahia aldatuko luke. [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Néstor Basterretxea : forma y universo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 128.
  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 72-75, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 22-23, 124, n° cat. 22.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.