Ikusezinaren inguruan I - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ikusezinaren inguruan I

Arias, Amable

Bembibre del Bierzo, Leon, 29/06/1927 - Donostia, 29/02/1984

Olioa mihisean

189,8 x 250 cm

1972

02/152

2002an eskuratua

1971. urteaz geroztik, bere pinturak berriro ere figuratiboak ziren baliabideak erabili zituen, ume eta karikatura itxurako irudi txikien mundu ironikoa sortzeko. Horrelako iruditxo asko eta asko banatzen zituen prozedura informalisten arabera edertasunez margotutako atzealde abstraktuetan. Era berean, materialaren efektu autonomo bereizgarriak ere erabiltzen zituen.

Irudiaren eta atzealdearen arteko itxurazko kontraesan hori lan bikoitz batean nabarmentzen da, diptikoa izango balitz bezala miretsi daitekeelako, zati bakoitzak bere autonomia daukan arren. Lehenengoa, Ikusezinaren inguruan I, abstraktua da, eta arreta handiz eginda dago pinturaren xukadura askeen bitartez -izan ere, Ipar Amerikako Clifford Still dakarkigute gogora-. Bertan, gainera, giza itxurako bost txantiloiren arrastoak baino ez dira agertzen. Ikusezinaren inguruan II margolanean ere azaltzen dira, baina bigarren margolan honetan, pertsonaia txikiek espazioa inbaditzen dutenez, ekialdeko oihalaren luxuzko itxura lortzen da, eta fantasiazko hiritarrak irudikatzen dira. Ulertzeko modukoa da artistak gaiaren zer bertsio aukeratu behar duen ez jakitea, lehen margolaneko eranzketa ederra delako, garai hartan gainazal hutsak eta inkonformatutakoa modan zeudelako eta kontakizuna argiagoa eta xeheagoa izan behar zelako. (Javier Viar)

Bibliografia hautatuta

  • Amable Arias : dibujos de lo invisible [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2003. pp. 8, 23, il,
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 68-69, n° cat. 25.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 135-136.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 135-136.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 134-135, n° cat. 74b.
  • Amable Arias : kaosari eta zoriari forma = dar forma al caos y al azar [Cat. exp.]. San Sebastián, Diputación Foral de Gipuzkoa, 2013. p. 13.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 195.