Bilduma online eta irudien salmenta
II. Natura hila
García Barrena, Carmelo
Bilbao, 01/07/1926 - Bilbao, 24/07/2000
Olioa mihisean
116,5 x 89,5 cm
G Barrena (eskuineko beheko angelua)
1968
82/263
1968an eskuratua
II. natura hila margolanean, García Barrenaren pintura bertuterik onenak azaltzen dira. Konposizioa kubismoak finkatutako cavalieri-perspektibaren arabera antolatuta dago, eta garapenak ia-ia era heraldikoan betetzen du margolan osoa. Eragin kubista formen tratamenduan eta planokako espazioan ere igartzen da. Planoak, gainera, argiaren eta itzalaren arteko kontrastearen bidez sortzen dira. Aldi berean, kolore berdexkek, grisek eta erreek itzalpeko giro orokorra sortzen dute. Atzeko aldeko butakoi ilunaren agerpena ezkutatua bezain hegemonikoa denez, sendotasuna eta babesa ematen dizkio multzo osoari, baina, batez ere, lorontzi hauskorrari -margolaneko ardatz bertikala da-. Hori dela eta, etxeko zorionaren irudi txukuna lortzen da. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 56. (Con el título II Bodegón).
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 133, n° cat. 73.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 134.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 134.