Idazketarako kutxa, oilo eta oilarrarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Idazketarako kutxa, oilo eta oilarrarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendea

Egur lakatua

5 x 25,8 x 28,8 cm

82/964

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Kaxa ia koadroa, ahoan ezin hobe ahokatzen den estalkiarekin. Barnean listoien bidez banatutako gune batzuk dauzka, erdikoan tinta harria paratzekoa eta inguruan luzokerraren formako ontzia, urari leku egitekoa. Urre hautsez (nashiji) meheki tantotuta dago barnealde guztia. Estalkian, hondo urrekararen aurrean, oilar eta oilo bikotea, izara naturalistakoa, erliebe nabarmenean landua. Makie teknika aplikatuta dago egina, eta luma bakoitzaren ñabardurak ere daude adierazita urrearen aldaera kromatiko meheen bidez. Gandorraren eta kokots aldearen gorria da kolore ezberdin bakarra, horiexek ematen diote halako ukitu beroa eszenari. Estalkiaren barneko aldean, urrelili adar batzuk, lorez beteak, makie teknikarekin landuak tantotutako hondoan (nashiji). Oilarrak eta oiloak ez dira motibo arruntak lakaren munduan. Obra hau oso ongi landuta dagoela esan behar dugu. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 79, n° cat. 48.
  • Torralba Soriano, Federico. Estudios sobre arte de Asia Oriental. Zaragoza, Prensas Universitarias de Zaragoza, 2008. pp. 87-88, il.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 412-413, 528, 530, 533-535, 552, n° cat. 132.