Idazketarako kutxa, hiru leihorekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Idazketarako kutxa, hiru leihorekin

Anonimo japoniarra.XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera

Lakatua

3,7 x 18,8 x 19,9 cm

XVIII-XIX. Mende

82/1099

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Idazteko kaxa, barruan elementu bat bera ere kontserbatzen ez duena. Estalkiak biribilduta du kanpoko ertza, eta kaxaren gorputzaren ahoan atzera eramandako oinean ahokatzen da. Kaxa laka beltzez tratatuta dago oso-osorik, eta estalkian hiru forma obalatu proiektatzen dira, bertara biltzen dira dekorazioak. Emado edo leiho apaingarri deritzo japoniar artean oso erabilia den baliabide horri. Makie teknikari jarraiki dago landuta apaindura, urrez tantotutako (nashiji) hondoaren edo guztiz hondo urrekararen (kinji) gainean. Leihoetako batean lorez beteriko urrelili ugari ikus ditzakegu; beste batean harri batzuen gainean hazten den aranondo bat loretan; eta hirugarrenean paisaia handi bat ikus dezakegu, mendiak eta aintzirak, eraikinak, pinuak eta aranondoak, betiere san-sui (mendia eta ura) pintura estiloaren betiko eskemari jarraiki. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 418, 528, 530, 533, n° cat. 135.