Hutsak sailean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Hutsak sailean

Oteiza, Jorge

Orio, Gipuzkoa, 21/10/1908 - Donostia, 09/04/2003

41 x 115 x 37 cm

1958

82/314

1982an eskuratua

Jorge Oteizaren lan esperimentala, berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean hasia, hutsunea ulertzeko edo pentsatzeko modu berri bat irudikatzeko borondate zehatzaren ondorioz sortu zen. Desira horrek gidatu zuen estetikaren alorrean ikertzeko prozesuaren garapen osoa: bi hamarkada lehenago jarri zuen abian, gorputz eskultorikoaren berresanahiari heldu nahi izan zionean, eta aurrerantz egin zuen poliki-poliki, adierazkortasuna isiltzeko eta eskultura haren izaera espazial hutsaren arabera lantzeko bidean.

Estatua eraldatzeko proiektu handia Próposito experimental 1956-57 lanean laburtu zuen. Lan horri esker lortu zuen Oteizak eskultore onenaren saria Sao Pauloko VI. Biurtekoan, 1957an, aurreko edizioetan sari bera jaso zuten Max Bill edo Henry Moore artista handiei jarraituz. Oteizak hamar familia esperimentaletan bildutako hogeita zortzi eskulturez osatutako proiektu bat aurkeztu zuen, eta bertan hainbat formula baliatu zituen eskultura objektua zabaltzeko eta libre uzteko, espazioaren batasun erabatekorako trantsizioan. Sao Pauloko sariari esker aitorpen handia lortu zuen nazioartean, eta funtsezko eskultore bihurtu zen XX. mendeko artearen bilakaera ulertzeko, izan ere, urte haietan adierazpen bide berriei ekin zitzaien, arte objektualetik urrun, eta amaiera ematen zitzaion, horrela, Oteiza txertatu zen modernotasunaren proiektuari. Saria jaso eta bi urtera, Propósito lanean hasitako zenbait sail amaitu ondoren, ikerketa amaitua zuela adierazi zuen Oteizak, eta, ondorioz, bere jardun eskultorikoa, adierazpen esperimental gisa ulertua, uztea besterik ez zitzaiola gelditzen.

Jardun eskultorikoaren amaiera aldia Biurtekotik igaro eta berehala hasi zen, lehenengo Kutxa metafisikoa lanarekin, 1958. urtean. Lan horretan, barneko espazioa da materia eskultoriko nagusia, eta ausentziaren poetika berezia irudikatzen du, artistaren hizkuntzari dagokiona. Hutsuneak katean azken fase horren barruan sartzen da; egitura diedriko elkarri lotuen jarraipen horizontal bat erakusten du, zeinaren bitartez sortzen duen espazio aktibatuen eta forma funtsezkoen sekuentzia bat. Kasu honetan, gorputz batez baino gehiagoz osatutako egitura batek eratzen du lan eskultorikoa, bere makla sailarekin gertatu bezala, eta horrek azpimarratu egiten du artelanaren askotarikotasun eta dinamika eta orobat nabarmentzen du ganbil-ahur, materia-espazio, argi-itzal edo beterik-hutsik kontzeptuen izaera duala eta osagarria. Artistaren amaiera aldiko lanen hizkuntza mugatzen duen tentsio konstruktiboa.

Eskulturaren funts espazialaren enfasia, era berean, objektu estetikoaren izateari atxikitako edozein adierazpen materialek gainditzeko duen borondatearen emaitza da. Izate hori, Oteizaren arabera, muga bat da, bere eskulturak gainditu beharrekoa, espazialtasun berri horri funts atenporal, geldi eta metafisikoa emateko eta objektu artistikoa eraikuntza sinboliko eta babes espiritual bihurtzeko aukera emango diona, bere nahiaren arabera. Azken batean, Oteizarentzat, bere garaiko gizarteak beharrezkoa duen tresna espirituala da artea, "errealitatea askatasunez hautemateko" sentiberatasun existentziala osatu aurreko fasea. (Juan Pablo Huércanos)

Bibliografia hautatuta

  • Pelay Orozco, Miguel. Oteiza : su vida, su obra, su pensamiento, su palabra. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 203.
  • Oteiza : propósito experimental [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Caja de Pensiones, 1988. p. 198, n° cat. 331.
  • Oteiza : propòsit experimental = an experimental proposition [Cat. exp.]. Barcelona, Center Cultural de la Fundació Caixa de Pensions, 1988. p. 198, il., n° cat. 331.
  • Oteiza, Jorge. Ley de los cambios. [S.l.], Tristan-Deche Arte Contemporáneo, 1990. p. 63.
  • Kunst, Europa, Spanien [Cat. exp.]. Berlin, 1991. pp. 56, 67, n° cat. Oteiza 2.
  • Viar Olloqui, Javier. "Palazuelo eta euskal artea : Irudia margolanean oinarritutako hausnarketak = Palazuelo y el arte vasco : reflexiones a partir de Imagen = Palazuelo and the basque art : Thoughts on Image", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 288-289
  • Badiola, Txomin. Oteiza : catálogo razonado de escultura. Alzuza, Navarra ; San Sebastián, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa ; Nerea, 2015. 2 v. p. 873, n° cat. CRIO 9.2.05.000.
  • Badiola, Txomin. Oteiza : eskultura katalogo arrazoitua. Alzuza, Navarra ; San Sebastián, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa ; Nerea, 2015. 2 v. p. 873, n° cat. CRIO 9.2.05.000.
  • Badiola, Txomin. Oteiza : catalogue raisonné of sculpture. Alzuza, Navarra ; San Sebastián, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa ; Nerea, 2015. 2 v. p. 873, n° cat. CRIO 9.2.05.000.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. 278-281, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. 278-281, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. 278-281, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. 278-281, sin n° cat.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 340.
  • Weibel, Peter. Negative Space : Trajectories of Sculpture in the 20th and 21st Centuries. London, The MIT Press, 2021. p. 173, il.
  • Jorge Oteiza - Eduardo Chillida : diálogo en los años 50 y 60 [Cat. exp.]. València, Fundación Bancaja, 2021. pp. 149, 158, il.