Hiru Graziak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Hiru Graziak

Saura, Antonio

Huesca, 1930/09/22 - Cuenca, 1998/07/22

Olioa mihisean

196 x 292 cm (obra osoa) 195,3 x 97,2 cm (panela 1) 196 x 97,2 cm (panela 2) 196 x 97 cm (panela 3)

Saura (ezkerreko goiko angelua, 1. panela) Saura (goialdeko eskuineko erdia, 2. panela) Saura (ezkerreko goiko angelua, 3. panela)

1959

DEP637

Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua, BBVAren dazioaren bitartez 2001n

Hiru Graziak margolanean, bere pintura-serie handietan ohikoa denez, zurira eta beltzera mugatutako paleta darabil. Saurak edertasunaren, dotoreziaren eta harmoniaren ohiko nozio guztiak hausten ditu, antzinarotik gai klasiko honen irudikapenarekin lotuta egon arren. Pertsonaia monumentalak gainazal plastikotik nabarmentzen dira, margolariaren kei- nuzko bortizkeriaren ondorioz urratutako ikono handiak izango balira bezala. Grinaren ohiko helburua den emakume-gorputzak, ordea, berezko munstro bortitzaren ezaugarriak ditu.

1955. urtearen inguruan, Saura surrealismotik aldendu zen, eta garai hartako informalismoaren nazioarteko korronte artistiko handira hurbildu zen. Mugimendu horrek materia piktorikoa erabiltzeko orduan artistaren keinua garrantzitsua dela aldarrikatzen zuen, eta arreta handiz lantzen zituen testurak, mugimendu eta erritmo plastikoak eta sortzailearen barne-munduaren adierazpena.

Garai hartan, margolaria giza gorputzaren eta aurpegiaren egitura lantzen hasi zen. Hain zuzen ere, haren lan-ibilbide oparoko gai obsesiboak izan ziren. Margolaria ez ezik, idazlea, grabatugilea, marrazkilaria eta ilustraziogilea ere izan zen, eta, arlo horietan ere, lan asko egin zituen. Saurak saiakuntza tekniko eta formal bizi-bizia garatu nahi izan zuen bere lanetan, eta, berarentzat, erabat sinplifikatutako eta agerpen funtsezkoenera mugatutako emakume-gorputza bitartekoa izan zen, margolanaren oinarrizko egiturari eusteko eta irudi figuratiboa zeharo ez disolbatzeko. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • O'Hara, Frank. New Spanish Painting and Sculpture [Cat. exp.] . New York, The Museum of Modern Art, 1960. pp. 40-41, 58, il.
  • Antonio Saura [Cat. exp.]. Milano, Electa, 1994. pp. 40, 131, n° cat.16.
  • Pintura al desnudo : Picasso, Dubuffet, De Kooning, Bacon, Saura [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Fundación Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, 2001. pp. s.p., 130, n° cat. 21.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 195.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 195.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 195.
  • Arroyo, Eduardo. Los bigotes de La Gioconda. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. p. 124.
  • Arroyo, Eduardo. The Moustache of La Gioconda. Bilbao ; Madrid, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2009. p. 124.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 195, n° cat. 139.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 195, n° cat. 139.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 195.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 195.
  • Maestros : Museo de Bellas Artes de Bilbao . Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 116-117, il.
  • Maisuak : Bilboko Arte Ederren Museoa. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 116-117, il.
  • Masters : Bilbao Fine Arts Museum. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 116-117, il.
  • Maîtres : Musée des Beaux-Arts de Bilbao. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 116-117, il.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 268-269, sin n° cat.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 268-269, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 268-269, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 268-269, sin n° cat.