Hetaira bat - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Hetaira bat

Huerta, Moisés de

Muriel de Zapardiel, Valladolid, 25/09/1881 - Mérida, Badajoz, 01/02/1962

Marmola

68 x 90 x 78 cm

MOISES DE / HUERTA / ROMA (ezkerreko behe-angelua)

1911

82/198

1915ean eskuratua

Eskultura hau Erroman egin zen; hain zuzen ere, Moisés de Huertaren prestakuntzagaraian, Arte Ederren Espainiako Akademiaren pentsioa jaso zuenean. Marmolezko bloke trinko batetik emakumezko baten burua azaleratzen da -burua gortesau greziar batena ei da, izenburuak berak adierazten duen legez-; jarrera pentsakorrean dago, eta kokotsa eskuetan du. Eskuak eta burua txukuntasun handiz daude eginda, eta ileko kirruak eta eskulturaren behealdea, aldiz, modu sintetikoagoan daude tratatuta, ia arbastatu gabe. Migel Anjelen eragina begi bistakoa da giza kanonaren gorespenean eta non finito delakoaren aplikazioan. Beste alde batetik, Rodinen irakaspenak agerikoak dira, hain zuzen ere, materiaren eta ehunduraren balorazioan eta nolabaiteko espiritu sinbolistan.

Gaztea zela, Moisés de Huertak irudigileen tailerretan eta Bilboko zein Madrilgo irakaskuntza- zentroetan eskuratutako prestakuntza eskultoriko fina izan zuen. Ondoren, Italia, Londres, Paris, Herbehereak eta Habanara egindako bidaiekin osatu zuen prestakuntza hori. Teknika bikaina zuen eta oso zorrotza zen bere sormen-prozesu osoan, eta material bakoitzetik onena ateratzen jakin zuen, maisutasun handiz arituz marmola, zura eta harria lantzean. [Santiago Arcediano]

Bibliografia hautatuta

  • Lago, Silvio. "Moisés de Huerta", La Esfera, n° 67. abril de 1915. p. 20, il. (reproducido en la portada)
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 43, n° cat. 161. (Con el título Hetaira, y atribuido a Moisés de Huerta)
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 144. (Con el título Hetaira).
  • Bazán de Huerta, Moisés. El escultor Moisés de Huerta, 1881-1962. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 1992. pp. 13, 26, 48, 99, 230, n° cat. 30.
  • Artistas vascos en Roma : 1865-1915 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa = Fundación Social y Cultural Kutxa, 1995. p. 447.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 152.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 152.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 152.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 81-82.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 81.
  • Mateo Inurria y la escultura de su tiempo. Córdoba, Ayuntamiento , 2011. pp. 228, 240, il.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 152, n° cat. 107.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 152, n° cat. 107.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 80-81, n° cat. 37a.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 152.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 152.
  • Eskauriaza, Mikel; Mendizabal, Asier; Jaio, Miren. Risveglio : Despertar en el Museo. [s.l.], -zko, 2020. pp. 45, 53, il.
  • Eskauriaza, Mikel; Mendizabal, Asier; Jaio, Miren. Risveglio : Museoan itzartzea. [s.l.], -zko, 2020. pp. 45, 53, il.