Herrira datoz bueltan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Herrira datoz bueltan

Baroja, Ricardo

Minas de Riotinto, Huelva, 12/01/1871 - Bera, Nafarroa, 19/12/1953

Olioa oholean

62,5 x 94,3 cm

Monograma: R alderantzikatua eta B inizialak elkartuta (eskuineko beheko angelua), Monograma: R alderantzikatua eta B inizialak elkartuta (atzealdea)

1938

82/78

1940an eskuratua

  • Herrira datoz bueltan estetika barojarraren adibide ona da, eta oso berezia da, ikusleak gerrako egintzen lekuko zuzen bihurtzen dituelako. Lan honetan, margolariak zenbait biztanleren hunkipenaren lekukotasuna ematen du, gerran bertan behera utzi eta gerraren ostean nekez ezagutu daitezkeen etxeetara itzultzen direnean. Irudikapenaren dramatismoa nabarmentzen duten paleta kromatiko hotzaren eta argi kezkagarri atenporalaren bidez, Barojak herriko kale nagusietako batean girotu du eszena, eta, horri esker, konposizioaren alde bietan jarri ahal izan ditu aurriak, aztarnak, eraikinen egituretako hondakinak eta euren etxeen hondamendiari begira dauden biztanleak. Aldi berean, konposizioa banatzen duen kaleari esker, espazioa irekita dago eta eszenaren hondamendia nabarmentzen da. (Javier Novo)

Bibliografia hautatuta

  • Cava Mesa, Maria Jesús; Silvestre, María; Arranz, Javier. Memoria colectiva del bombardeo de Gernika. Gernika-Lumo, Gernika Gogoratuz, 1996. p. 305, il.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 28. (Con el título Vuelven al pueblo).
  • Caro Baroja, Pío. Imagen y derrotero de Ricardo Baroja [Cat. exp.]. Bilbao ; Vitoria-Gasteiz, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Turismo Saila = Gobierno Vasco, Departamento de Cultura y Turismo, 1987. p. 190..
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 59-60.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 59-60.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 58-59, n° cat. 26a.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 30, il.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 311, 317, n° cat. 175.