Hero eta Leandro - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Hero eta Leandro

Mogrobejo, Nemesio

Bilbao, 25/03/1875 - Graz, Austria, 06/04/1910

Brontzea

56 x 213 x 111 cm

N. de Mogrobeyo (beheko eskuineko aldea)

1904

00/10

2000an eskuratua

Hero eta Leandro lanean, Mogrobejok bi maitale gazteren tragedia irudikatzen du. Historia hori Helespontoko itsasartean gertatu zen, gaur egungo Turkian, alegia. Leandro Asiako kostaldean bizi zen, Abydosen, eta, gauero, igerian gurutzatzen zituen bertako urak, Europako bazterrean Herorekin elkartzeko asmoz. Igeriketan, emakumeak dorrean piztutako argia zuen gidari. Ekaitza zegoen gau batean, nekearen nekeaz ito zen, eta olatuek Heroren hiriraino eraman zuten haren gorpua. Emakumeak hil egin zela jakin zuenean, bere burua bota zuen dorretik itsasora.

Hero eta Leandroren istorioa Ovidiok Heroides lanean jasotakoa da, eta oso ezaguna Europako literatura eta artean XIX. mendera arte -Boscan, Quevedo, Keats, Marlowe edo Byron idazleek islatu zuten, eta, margolarien artean, Regnier, Rubens edo Turnerrek-. Mogrobejok heldutasunezko lan bat egiteko erabili zuen, non ageri-agerian geratzen diren eskultore gisa zituen ezaugarriak: modelaketa zehatza, argilunaren erabilera fina, anatomiaren azterketa zorrotza, eta mugimenduaren eta lerroaren jarraikortasuna. Eskulturagileak historiaren indar emozional handieneko unea aukeratu du, hau da, olatuek inguratuta maitaleak heriotzan betiko elkartuta dauden unea.

Lehen prestakuntza artistikoa jaioterrian jaso zuen arren, Mogrobejok Parisen ikasi zuen eskultura -1894tik 1897ra bitartean bertan bizi izan zen-, baina, batez ere, Italian. 1902. urtean, lehen aldiz joan zen Italiara, Bizkaiko Aldundi Probintzialak eman zion pentsioari esker. Lehenengo Erroman egon zen, eta, gero, Florentzian. Hiri horietan ez ezik, Bartzelonan, Grazen (Austria) eta Munichen ere lan egin zuen. Bertan, beraren lanak bezero burgesen gustukoak izan zirenez, erretratu eta tamaina txikiko erretratu eta apaingarri ugari egin zituen eurentzat. Erroman modelatu zuen, 1904ko udaberrian, Hero eta Leandro, eta handik hiru urtera pasatu zuen brontzera Florentziako tailer batean. Fundizio prozesua oso zaila izan zen eskultorearentzat, izan ere, ordurako oso gaixo zegoen. [Miriam Alzuri]

Bibliografia hautatuta

  • Encina, Juan de la. Nemesio Mogrobejo : su vida y sus obras, 1875-1910. Bilbao, Sociedad Bilbaína de Artes Gráficas, 1910. pp. 31-37, 51-52, 75.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana : Nemesio Mogrobejo. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. IX, 1975. pp. 303, 307-310.
  • Alix, Josefina. Escultura española : 1900-1936. Madrid, Ministerio de Cultura, 1985. p. 276.
  • Arenaza Urrutia, José María. Nemesio Mogrobejo. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaina, 1988. pp. 23-30.
  • Plástica y texto en torno al 98. Madrid, Comunidad de Madrid, Consejería de Educación y Cultura, 1998. pp. 128-129.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 139.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 139.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 139.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 266-267, n° cat. 69.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 266-267, n° cat. 69.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 562-564, n° cat. 128.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 66-68.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 66-67.
  • Forma, signo y realidad : escultura española, 1900-1935 [Cat. exp.]. Pamplona, Funación Museo Oteiza Fundazio Museoa, 2010. p. 23.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 139, n° cat. 96.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 139, n° cat. 96.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 65-67, n° cat. 30b.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 139.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 139.
  • Launes Villagrasa, Joan ... [et al.]. Julio Antonio, 1889-1919 : un segle després = un siglo después. Barcelona, Viena Edicions, 2018. pp. 116, 119.
  • Eskauriaza, Mikel; Mendizabal, Asier; Jaio, Miren. Risveglio : Despertar en el Museo. [s.l.], -zko, 2020. p. 13.
  • Eskauriaza, Mikel; Mendizabal, Asier; Jaio, Miren. Risveglio : Museoan itzartzea. [s.l.], -zko, 2020. p. 13.