Bilduma online eta irudien salmenta
Herakles ?
Anonimoa, III. mendea, K.a.
Brontzea
6,34 x 3,37 x 1,45 cm
82/838
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gizonezko irudia pausoa ematen. Gorputz handiko pertsonaia irudikatzen du, ezkerreko zangoarekin pausoa emateko jarreran. Anatomia laburra du eta aldaka zabalak, eta baita bularra ere. Besoak motzak ditu eta gorputzetik bereiz dauzka aldeetara zabalduak, ezkerrekoa beherantz luzatua eta eskuinekoa ukalondotik gorantz tolestua. Eskuineko eskuak ukabila itxia du eta zulo bat ageri zaio, armaren bati edo tresnaren bati eusteko izango zen. Eskuineko eskua galdua du. Burua biribila du eta ildaxka bat oso nabarmena bekainen gainean eta gorago beste bat kopeta eta ilea bereizten dituena, ilea guztiz lisoa bada ere. Ahoa ez da antzematen, sudur motza du eta zorrotz samarra, eta begiak, berriz, handiak, begi zulo sakonen barnean.
Irudikatutako pertsona identifikatzeko moduko bereizgarririk ez dago. Baliteke Heraklesen irudia izatea, aurrekoen ezaugarriak sinplifikatu izanaren emaitza, eta ezkerreko eskuan arku bat eta eskuinekoan astamakila daramaten motekin lotu liteke agian. Nolanahi ere, ezin da aurrekoetatik bereizi, eta beharbada aztertzeko puntu batzuk eskainiko dizkigute oraindik argitaratu gabe dauden antzeko pieza ugarien beste katalogo batzuk argitaratzen badira. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 304-306, n° 54.