Bilduma online eta irudien salmenta
Herakles, eskua aldakan duela – 82/903
Anonimoa, III. mendea, K.a.
Brontzea
7 x 3,77 x 1,5 cm
82/903
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Heraklesen irudia, zutik. Ezkerreko zangoaren gainean hartzen du atseden, eskuinekoa tolestuta eta aurreratuta du. Oso zango lodiak ditu, baina xehetasun handiz ditu irudikatuta behatzak. Gorputza nabarmen estutzen da eta oso azaletik du markatuta egitura anatomikoa. Estuak ditu sorbaldak, baina lodiak besoak. Ezkerreko eskua irekita du jarrita aldakan, eta eskuineko besoa aurrera jarrita du, eskua irekita. Erabat biluzik dago irudia, eta aurrekoekin partekatzen duen jarrerak baizik ez gaitu talde berean sailkatzera eramaten. Burua egoki modelatua du, ilea atzerantz bildua bi arku handiren bidez; arku horiek belarriei leku egiteko espazioa uzten dute agerian, baina belarriak ez daude irudikatuta; gogora ekartzen dizkigu leontea buru gainean daraman Heraklesen irudi asko, batez ere txanponetakoak. Ileak paraleloan egokitutako uhinen bidez daude irudikatuta, kopetatik garondora iristen dira uhin horiek. Hazpegietan ongi irudikatuta daude begiak, sudurra eta ahoa, aurpegiaren erdigunean biltzen dira inguruan espazio libre handia utzirik.
Aurreko aleen aldaera bat da, aldaera sinplifikatua ez duelako leontea besoan bildurik. Gainera, apur bat desproportzionatua da anatomian, kalitate txikiagoko tailer batean landua izan balitz bezala, nahiz eta egileak ongi ezagutzen zuen prototipoa. (Ramón Corzo, 2011)