Bilduma online eta irudien salmenta
Herakles erasoa jotzen, leontea ezquerreko besoan duela
Anonimoa, III. mendea, K.a.
Brontzea
7,45 x 5,5 x 1,96 cm
82/899
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Heraklesen irudia, zutik. Eskuineko zango zuzenaren gainean hartzen du atseden gorputzak, ezkerreko zangoa aurreratuta eta apur bat goratuta duela urratsa egiteko prest. Gorputza atzerantz inklinatuta dago lantzaren kolpearen edo proiekzioaren bulkada indartzeko, baina hori ez dago ziurtatzerik hautsita duelako eskua. Aurrerantz luzatuta du ezkerreko besoa, leontea darama gainean, leonte hori triangelu txiki batera murriztua dela, airean eta horizontalean dagoela ematen du, mugimenduak berak bulkatuta balego bezala. Soinaren bolumenarekin alderatuta txikia du burua, txikia du ahoa eta muturretarantz eroriak begiak. Burezurra inguratzen dion kiribil bakun batean du antolatuta orrazkera, eta kopetaren goiko aldean adar baten formako irtengune zorrotz bat du.
Kopetaren gaineko orrazkeratik nabarmentzen den irtengune hori badute beste ale batzuek ere, baina zaila da Heraklesen ikonografian adar itxurako irtengune hori azaltzea, kasko gisa erabilitako Nemeako lehoiaren larruazaleko muturraren erabateko estilizazioa ez bada. Baina badira aurretik aztergai izan ditugun ale batzuei begira jada azaldutako beste interpretazio batzuk, aurrerago ere hizpide izango ditugunak. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 253-255, n° 39.