Bilduma online eta irudien salmenta
Herakles erasoa jotzen, besoak gurutze forman jarririk
Anonimoa, III-II. mendeak, K.a.
Brontzea
7,55 x 4,2 x 1,5 cm
82/842
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Heraklesen irudia zutik. Aurreratuta duen ezkerreko hankaren gainera eramaten du gorputzaren pisua, atzerantz du eskuinekoa, belaunaren gainetik beherakoa hautsita duela. Irudia ongi landuta dago muskuluen proportzioari dagokionez. Soinean, bularrezurraren ildo bertikala, zilborretik gorantz irekitzen dena sakonune erdiesferiko baten modura landua; titi muturrak ere oso goratuta dauzka. Besoak gurutze baten modura dauzka zabalduta, aurreko piezetan bezalaxe. Ezkerrekoa argala da eta besoarekin bat egiten duen leonte txiki dekoratu gabea darama gainean. Eskuineko besoa gorantz du, hautsita du ukondotik aurrerakoa. Buruko hazpegiak oso higatuta dauzka, sudur irtena, moko formakoa, txori baten mokoaren antzekoa, eta begi zirkularrak. Kiribil luzeetan antolatutako orrazkera ordenarik gabe nahasten da buruaren gibelaldean.
Aurreko piezekin alderatuta aipa daitekeen alde handiena da irudiaren egokiera, pisua aurreratuta duen hankaren gainera eramaten duela, kontu arrunta izan arren gisa honetako eskulturetan eskuarki kontrako jarreran agertzen baitira halakoak. Lehen aipatu ditugun aleekin konparatu dezakegu, eta beraz, K.a. III. eta II. mendeetako unbriar eta samnitatar kulturako produkzio italikoen artean sailkatu liteke. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 275-277, n° 46.