Bilduma online eta irudien salmenta
Herakles erasoa jotzen, besoak gurutze forman jarririk – 82/886
Anonimoa, III. mendea, K.a.
Brontzea
7,68 x 4,84 x 1,91cm
82/886
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Heraklesen irudia, zutik. Irmoki hartzen du atseden skuineko hanka zuzenean, ezkerreko hanka tolestuta eta aurrerantz du, era berean zoruan irmoki jarrita. Modu onargarrian modelatua du gorputza, ongi deskribatuta du anatomia, batez ere bularralde zabala eta sendoa, pertsonaiaren irudi klasikoarekin bat eginez. Soina atzerantz eramana du, eta desbideratze hori nabarmendu baizik ez du egiten irudiaren gorputz lauak. Ezkerreko besoa aurrerantz luzatua du, beherantz, leontea besaurretik zintzilik duela; leonte hori pieza handi samarra da, eta argi eta garbi nabarmentzen da animaliaren isatsa. Eskuineko besoa goratuta du kontrako norakoan, hautsia du ukondotik beherakoa. Aurreko irudian bezala, burua atzera inklinatuta du, antzeko fisonomia du, baina aurreko aldetik ez da horren ongi kontserbatu eta orrazkera markatuago du atzeko aldean. Aurreko piezaren jarrera berean dago (82/884. Inb. zk.). Kasu honetan muskulu indartsuagoak ditu irudiak, eta argi dago formen aurrean kezka handiagoa izango zuen egile batek landua dela. Lecceko Probintziako Museoan bada antzeko pieza bat, samnitar estilokotzat hartua bera, K.a. III. eta II. mende bitartean datatua. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 263-265, n° 42.