Bilduma online eta irudien salmenta
Hareak
Chillida, Gonzalo
Donostia, 26/01/1926 - Donostia, 05/07/2008
Olioa mihisean
114 x 146 cm
J. Chillida (ezkerreko beheko angelua), J. Chillida (bastidorearen atzealdea)
1983
90/24
1990ean eskuratua
Gonzalo Chillidaren pintura mugimenduetatik aldenduta garatu da, eta ia-ia errituala den errepikapena du ezaugarri bereizgarri. Paisaien eta natura hilen figurazioa oso pertsonala da, eta, bertan, formaren, kolorearen zein argiaren zentzu fin, trinko eta geometrikoaz sortutako lehen lan nabariak agertzen dira. Ezaugarri horietan oinarrituta, naturaren alderdi zehatzen irudikapenaren eta abstrakzioaren mugan dagoen lana garatu du, eta errealitate osoari eusten bide dioten xehetasun zehatzetara hurbildu du bere begirada. Hareak izenburu errepikatua duten margolan askotan, hondartzako ur-bazterreko irudiak eta harearen zein uraren arteko mugan gertatzen diren aldaketa mugagabeak lantzen ditu. Horri esker, lirismo handiko lanak sortu ditu.
Hareak margolanari izenburua ematen dion materiaren koloreak berak mugatutako kromatismoaz egindako azalpen horietakoa da. Hala ere, ñabarduraz beteta dago, eta testura helarazteko gaitasun handia dauka. Lan honetan, elementu lineal naturalak azaltzen diren arren, mundu formal abstraktura garamatzate. Bertan multzo lineal hori agertzen denez, artistak egindako gehienak baino egituratuagoa da, suntsikorrak eta inkonformeak izan ohi direlako, argitasunez identifikatzeko aukera ematen duten irudiari buruzko erreferentziak eta edozein egitura formal edo ageriko konposizio modu misteriotsuan saihestu ahal izateko. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Gonzalo Chillida : Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1990.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 133.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 133.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 132, n° cat. 72.
- Gonzalo Chillida [Cat. exp.]. San Sebastián, Kutxa Fundazioa, 2016. p. 63, il.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 169, 172, il.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 291, 293, n° cat. 169.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 376, il.