Hareak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Hareak – 90/25

Chillida, Gonzalo

Donostia, 1926/01/26 - Donostia, 2008/07/05

Olioa mihisean

65 x 65 cm

J. CHILLIDA (eskuineko beheko angelua), J. CHILLIDA (atzealdea)

1987

90/25

1990ean eskuratua

Gonzalo Chillidaren pintura mugimenduetatik aldenduta garatu da, eta ia-ia errituala den errepikapena du ezaugarri bereizgarri. Paisaien eta natura hilen figurazioa oso pertsonala da, eta, bertan, formaren, kolorearen zein argiaren zentzu fin, trinko eta geometrikoaz sortutako lehen lan nabariak agertzen dira. Ezaugarri horietan oinarrituta, naturaren alderdi
zehatzen irudikapenaren eta abstrakzioaren mugan dagoen lana garatu du, eta errealitate osoari eusten bide dioten xehetasun zehatzetara hurbildu du bere begirada. Hareak izenburu errepikatua duten margolan askotan, hondartzako ur-bazterreko irudiak eta harearen zein uraren arteko mugan gertatzen diren aldaketa mugagabeak lantzen ditu. Horri esker, lirismo handiko lanak sortu ditu.

Hareak margolanari izenburua ematen dion materiaren koloreak berak mugatutako kromatismoaz egindako azalpen horietakoa da. Hala ere, ñabarduraz beteta dago, eta testura helarazteko gaitasun handia dauka. Lan honetan, elementu lineal naturalak azaltzen diren arren, mundu formal abstraktura garamatzate. Bertan multzo lineal hori agertzen denez, artistak egindako gehienak baino egituratuagoa da, suntsikorrak eta inkonformeak izan ohi direlako, argitasunez identifikatzeko aukera ematen duten irudiari buruzko erreferentziak eta edozein egitura formal edo ageriko konposizio modu misteriotsuan saihestu ahal izateko. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Gonzalo Chillida : Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1990.
  • Gonzalo Chillida : pintura = paintings [Cat. exp.]. Madrid, TF Editores, 2006. p. 133
  • Gonzalo Chillida [Cat. exp.]. San Sebastián, Kutxa Fundazioa, 2016. p. 73, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 376.