Habitata - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Habitata

Irazu Mendizabal, Pello

Andoain (Gipuzkoa), 1963/10/26

Eraikuntza egurrean, kartoia, pintura, biniloa eta zinta itsaskorra

309 x 243,8 x 358 cm

1995

02/88

2002an eskuratua

Irazu begi bistan oso bakunak diren formetatik abiatzen da, eta, oro har, etxeak zein gelak gogorarazten dizkiguten elementuak erabiltzen ditu -murruak, hormak, ateak, sabaiak-, urratuta badaude ere. Materialen dibertsifikazioa sustatzen du (horra hor egurra, kartoia, biniloa eta pintura), eta akaberari nahiz funtzionaltasuna-disfuntzionaltasuna erlazioari ematen die garrantzia. Hori dela eta, gaur egungo eskultura berriro zehaztu eta hari buruz hausnartu dezake. Irazuk espazioa bera eta "espazioa betetzeko" aukera aztertzen ditu bere lehenengo piezetatik Habitata laneraino. Bertan, hain zuzen ere, espazio eraginkorra eratzen eta deseratzen du, Txomin Badiolak zenbait lanetan egiten duen bezala, gutxi gorabehera. [Silvia García Lusa]

Bibliografia hautatuta

  • Pello Irazu : habitat [Cat. exp.]. Pamplona, Galería Lekune, 1997. 27 p., il.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 146-147, n° cat. 64.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 202-203.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 202-203.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 202-203, n° cat. 117b.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 854-855, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 433.