Gurutzetik jaitsiera - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gurutzetik jaitsiera – 82/104

Losada y Pérez de Nenín, Manuel

Bilbao, 1865/10/16-Bilbao, 1949/10/09

Pastela kartoian

69,5 x 99,1 cm69,5 x 99,1 cm

Manuel Losada (ezkerreko behe-angeluan)Manuel Losada (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1919

82/104

1932an eskuratua

Oso aspaldian kokatu behar dugu Bilboko Aste Santuko prozesioen jatorria. Horren lekuko ditugu datu historiko batzuk, esate baterako, Vera Cruz kofradia sortu zuten XVI. mendean Atxuriko Juan Santuen lehen elizan. Eta ondorengo mendeetan, prozesioetako pasoen eta paso horiek zaintzeko eta babesteko kontuen inguruan sortutako dokumentuek ere berretsi egiten dute hori. Beraz, ez da harritzekoa Losadak bere pastel lanetan eta olio pintura batzuetan prozesioetako paso edo "bulto" batzuk irudikatu izana, esate baterako, Afari Saindua, Kristo Gurutzea eramaten, Hiru Gurutzeak -Longinosek lantza sartzen diola Kristori saihetsean-, edo koro arantzaduna jartzen, Losadak berak 1900. urtean datatutako marrazki batzuetan irudikatutako "Anatxu prakagorri" ospetsuarekin.

Pastel lan honetan, ostiral Santuko prozesioaren une bat islatu zuen egileak, XIX. mende betean dago girotuta, Hiru Gurutzeen pasoa edo honakoa bezalako Gurutzetik eraistea pasoa San Anton elizatik irten eta Bilboko Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiltzen ziren. Honenbestez, irudi honetan pasoa ageri zaigu itxura batean Bidebarrieta kalean, Lorategiak kalerekin bat egiten duen izkinan.

Bestalde, Domingo de Zaldua eta Bartolomé de Arrieta-Mascarúa artistei esleitutako eskultura multzo honek ez du zerikusirik egun Aste Santuan Bilboko kaleetan barrena prozesioan eramaten duten Gurutzetik eraistea pasoarekin. Izan ere, El Noticiero Bilbaíno egunkariak 1927ko apirilean argitaratutako artikulu batek, pastel lanean islatutako pasoa hizpide hartuta, honako hau dio: (...) "paso hau ez dugu berriz ikusiko Aste Santuko betiko prozesioetan. Herritarren eskuzabaltasunari eta administrazio korporazioek emandako diru laguntzei esker paso berri bat dugu, Quintin de la Torre irudigile bilbotar handiaren obra" (...). Beraz, egiaztatu egiten da estetikaren ikuspegitik Gaztelako eskolaren araberako formak eta gaiak lantzen dituen paso barroko honek sustrai sakonak zituela Bilboko jai honen tradizioan, eta bizirik iraun zuela Quintín de la Torrek 1925ean gauzatu zuen pasoak ordezkatu zuen arte. Agian oso aspaldikoa zelako, bertatik bertara ezagutzen zuelako eta desagertu egin zelako, Losadak nola pastel lanetan hala olio pintura batzuetan, esate baterako Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daitekeen margolanean, irudikatu zituen paso guztietan irudikatuena izan zuen honakoa. (82/2273. inb. zk.). (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • Llano Gorostiza, Manuel. Losada. Bilbao, Espasa Calpe, 1975..
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 79. (Con el título El Descendimiento).
  • Cat. Actas literarias sobre el Arte Vasco con motivo de la Exposición Internacional de 1919 celebrada en Bilbao. Bilbao, Laida, 1991. p. 144.
  • Galilea Antón, Ana María. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras Instituciones", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = Anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. pp. 42-46.
  • Larrinaga Bernández, José Antonio. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao, Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004. pp. 156, 203, il.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 108-109, n° cat. 41.
  • Barañano, Kosme de ; Espel, Miguel. Manuel Losada : catálogo razonado. Madrid, El Lotófago, 2021. p. 191, il.