Bilduma online eta irudien salmenta

Gurutzearen goratzea
Gamborino, Miguel
Valentzia, 1760-Madril, c. 1828
Xixela paperean
26,8 x 37,9 cm (papera) 14,7 x 20 cm (orbana)
M. G. (eskuineko beheko angelua)
c. 1798-1803
85/264
1985ean eskuratua
Kristo arropak erantzita izenburukoarekin batean, soilik kasu honetan ezagutzen dugu grabatua baina ez horren ereduarena egiteko xedean landutako marrazkia. Gurutze Bideko hamabigarren geldialdia irudikatzen du, Kristo gurutziltzatu duten gurutzea jasotzen duten unea. Konposizioaren ikuspegitik irudi sinplea da: Kristo gurutziltzaturik eta borreroez inguraturik, Ama Birjinaren taldea, Mariarekin eta San Juanekin, Berrerosleari begira daudela, nahigabeturik eta keinu gupidatsuekin, apur bat erretorikoak eta itxuratiak. Aurreko konposizioetako soldaduen eta jendetza aztoratuaren ordez mendi paisaia isilak hartzen du haien lekua; horrenbestez, eszena funtsezko pertsonetara mugatu du egileak, Jesusen heriotzaren aurreko bakardade tragikoa nabarmentzeko xedearekin. Serieko beste irudietan bezala, Lópezek ez du pertsonaiak leku konprometituetan kokatzen asmatu, behartu egin du perspektiba bigarren planoko pertsonaia taldea goragune baten gibelalde erdi hondoratuan kokatu duenean. (Jose Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 58-59, fig. N° 22.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 164-165.