Gurdia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gurdia

Ibarrola, Agustín

Bilbao, 1930/08/18

Argizaria oholari itsatsitako paperean

298,3 x 149,9 cm

1975

86/11

1986an eskuratua

Agustín Ibarrolaren obra, sorkuntza ibilbidearen tarte luze bat hartzen du eduki sozialen adierazpenak: XX. mendearen berrogeita hamarreko hamarraldiaren erdialdetik hirurogeita hamarreko hamarraldiaren amaierara bitarteko tartea, hain zuzen. Abstrakzioaren abenturan murgildu ziren bere garaiko artista asko, Euskal Eskola deritzonaren estilo berrikuntza prozesua gauzatu zutenak, baina Ibarrolaren pinturak leial eutsi zion, garai hartan, tradizio errealistari, errealitatearekin konprometitutako iruditeria sortzeko estilo posible bakartzat hartua baitzen militantzia politikoaren ikuspegitik. Euskal testuinguruan, beste adierazpide batzuen bidez zentsuratuta edo, are gehiago, debekatuta zeuden mezu politikoak transmititzeko bitartekoa izan zen artea, kantua, zinema edo antzerkia bezala.

Testuinguru horretan kokatu behar da Gurdia, zeinetan protagonismo osoa herri kulturako elementu batek hartzen baitu. Artistak proposatzen duen lerratzearen bidez, itxuraz hutsala den zerbait «kultura jasoaren» adierazpen moldeetan txertatutako ikono bihurtzen da. Formatu handia erabili izanak areagotu egiten du, gainera, transgresioa, estatus artistikoa aitortzen baitio itxuraz garrantzi handiko ezer adierazten ez duen objektu bati, landa eta baserri giroko langileak ordezkatzeko ahalmena duena, halere. Trataera estrukturalki lau eta perspektibarik gabeak objektu hori literaltasunetik urrundu eta haren izaera sinbolikoa nabarmentzen du, eta XX. mendearen hasierako abangoardiako artearen berezko logika idealistan kokatzen du.

Ibarrolaren obran, eduki soziala adierazteko joera, bat etorri zen, denbora tarte luze batean, Bizkaiko Estampa Popular taldeko partaide izan zen garaiarekin; talde hartan, Dionisio Blanco eta María Francisca Dapena izan zituen kide, besteak beste. 1962an sortu zen, herri kulturarekin eta lan esparruarekin loturiko sorkuntza artistikoko proiektu modura, eta jarrera antifrankista agerikoa izan zuen. Baina, joera hori Ibarrolak bere ibilbidean zehar, proiektu esperimentalekin tartekatu du; berrogeita hamarreko hamarraldian heldu zion esperimentazioaren bideari, Equipo 57 taldeari loturik (1957 eta 1962 bitartean), eta askotariko arte hizkuntzak landuz jarraipena eman zion, espazio publiko eta ingurune naturaletan egindako esku-hartzeekin konbinatuta. [Juan Pablo Huércanos]

Bibliografia hautatuta

  • Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y Artistas Vascos en los años 60 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995. p. 289.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 151-152, il.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 288-289, sin n° cat.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 288-289, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 288-289, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 288-289, sin n° cat.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 359.