Gorpuzti-eguneko Zortziurrena (Prozesioa) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gorpuzti-eguneko Zortziurrena (Prozesioa)

Losada y Pérez de Nenín, Manuel

Bilbao, 1865/10/16-Bilbao, 1949/10/09

Pastela paperean

72,8 x 52,6 cm

Manuel Losada (eskuineko beheko angelua)

c. 1912

82/2416

1919an eskuratua

Erromeriak, kalejirak, zezenketaren inguruko ikuskizunak eta ekitaldi erlijiosoak izan ohi ziren Bilbon Corpus Christi jaiaren ospakizuna inguratzen zuten osagai batzuk. Oso plangintza zehatza eskatzen zuten ekitaldi horietan Hiriko gizarte sare osoak esku hartzen zuen. Izan ere, Corpus egunaren inguruko ospakizunak Bilboko jai nagusitzat hartuak izan ziren historian zehar XX. mendean oso aurrera egin arte.

Corpus eguneko prozesioa Santiago basilikatik -egungo katedrala- irteten zen, aurrean kustodia handia, eta Alde Zaharrean barrena ibiltzen zen guztiz apaindutako aldareetan geldialdiak eginez; aldare horiek Hareatzan, Posta eta Santa Maria kaleetan egoten ziren. Herritar asko eta askorekin batean, agintari zibilak eta militarrak izaten ziren prozesio horietan, eta musikak girotu ohi zituen. Era berean, erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua ezaguna izaten ziren.

Losadak bere hainbat lanetan irudikatu zituen jai honen inguruko alderdi batzuk, egileak txikitatik ezagutu eta bizi izan baitzuen ospakizun horiek. Esate baterako, Gorpuzti-eguneko Zortziurrena (Prozesioa) izenburuko margolanean, Corpus eguneko prozesioa irudikatu zuen Santa Maria kalean. Lan horretan aipagarria da eszenari erreparatzeko aukeratutako goitiko ikuspegia, margolariak ia erdialdetik begiratuta, kale horretan ia ezinezkoa dena, kaleak itsasadarrari egiten baitio leku alde horretan. Prozesioaren solemnitatea nahasi egiten da eszenako ikusleen parte hartzearekin, nola kalean hala balkoi apainduetan -batzuk Bilboko hiriaren banderarekin apainduak- biltzen direnek ere esku hartzen baitute Santiagoren kustodia barrokoak basilikara itzultzeko egiten zuen bidean. Hondoan, Yohn Jauregiko (La Bolsa izenaz ezagunagoa) sarrerako atearen parean aldare bat ikus daiteke, prozesioak bere ibilbidean geldialdiak egin ohi zituen aldareetako bat. Bazter hori, bere xehetasun guztiekin, oihalean landutako La Bolsa izenburuko olio pinturan irudikatu zuen Losadak (85/153 Inb. zk.). Lan horretan are gehiago gerturatu zen Losada eszenara -kalearen eskuinaldetik begiratuta landua dago-, eta aldareaz gain, prozesioa noiz iritsi zain urduri dauden herritarrak irudikatu zituen egileak. (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 78. (Con el título El octavario del Corpus).
  • Galilea Antón, Ana María. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras Instituciones", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. pp. 35, 37, 40, 55, 67, 70, il.
  • Larrinaga Bernández, José Antonio. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao, Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004. pp. 157, 206, il.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 100-101, n° cat. 37.
  • Barañano, Kosme de ; Espel, Miguel. Manuel Losada : catálogo razonado. Madrid, El Lotófago, 2021. p. 194, il.