Bilduma online eta irudien salmenta
Gorpuzti eguneko prozesioa Lezon
Salaverría, Elías
Lezo (Gipuzkoa), 16/04/1883 - Madril, 14/07/1952
Olioa mihisean
74,5 x 120,5 cm
E Salaverria (ezkerreko beheko angelua)
c. 1910
88/79
1988an eskuratua
1909. urtearen amaieran, Parisera egindako bigarren bidaiatik itzuli zenean, Lucien Simonen Prozesioa Penmarc'hen (1900) lanaren lilurapean, Gorpuzti eguneko prozesioa Lezon lanaren lehenengo bertsioa margotzen hasi zen, eta 1910eko udaberria baino lehen amaitu zuen. Prozesio-buruan, pabilunpeko zaintza gidatzen duten bi apaiz daude. Prozesioa Oiartzun ibaiaren albotik doa, paisaiako berdeak nabarmentzen dituen hodei beltzeko zerupean. Pabilunkariak eta zuzi-eramaileak dauzkate inguruan, eta, euren atzetik, debozio handiko emakumeen segizioa dator. Aurpegien keinu serioa euskal herritarren espiritualtasunaren lekukotasun hunkigarria da.
Margolana adoretsua da erabat, eta, eskortzoan egindako irudien mugimenduak ikuslea erakartzen duenez, prozesioan bertan dago sartuta. Artistaren gaztaroan garatutako gorespen-prozesuak 1912. urtean jo zuen goia, lan honen bigarren bertsio handiagoari esker Erakusketa Nazionalean lortutako garaipen harrigarriaren ondorioz. Gehienetan, lehenengo domina artista ospetsuei ematen bazieten ere, artean hogeita hamar urte ez zeuzkan gazteak sari garrantzitsu hori irabazi zuen. (Mikel Lertxundi)
Bibliografia hautatuta
- Catálogo oficial de la Exposición Nacional de pintura, escultura y arquitectura de 1912 [Cat. exp.]. Madrid, Artes Gráficas Mateu, 1912. p. 61, n° cat. 842, il.
- Pantorba, Bernardino de. Historia y crítica de las Exposiciones Nacionales de Bellas Artes celebradas en España. Madrid, Jesús Ramón García-Rama, 1980. pp. 218, 583.
- Salaverria [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Museo San Telmo, 1990. p. 271.
- Cat. Actas literarias sobre el Arte Vasco con motivo de la Exposición Internacional de 1919 celebrada en Bilbao. Bilbao, Laida, 1991. p. 168.
- En el umbral de la modernidad : I Centenario del Diario de Burgos : 1891-1991 [Cat. exp.]. Burgos, Diario de Burgos, 1991. p. 76.
- Paisaje y figura del 98 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Central Hispano, 1997. p. 41
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 86.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 86.
- Tomás, Facundo ; Garín, Felipe. "Joaquín Sorollaren erretratuak Bilboko Arte Eder Museoan = Los retratos de Joaquín Sorolla en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Portraits by Joaquín Sorolla at the Bilbao Fine Arts Museum”", B'09 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 5. 2010. pp. 234, 237, il.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 85-86, n° cat. 40.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 102-202, 205-206, 209, n° cat. 113.